XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oraiñ arte ogei ta amar urtean zure ondoan egon naiz seme maitale, iñoiz ere zugandik alde egin gabe, amabi urte nituaneko iges ura kendu ezkero... Oraiñ ordea joan egin bear det betiko... aldarrikatzera zabaltzera berri ona, eta... gero, iru urteren buruan gurutzean iltzera....

Zer naigabea Jesukristo'k amari berri ori ematekoan! Ze min biotzean Amak, ori entzun zionean bere Jesus'i.

Ainbeste maite ziran alkar.

Iñor maite izan ez diran bezela munduan.

Ama-semeak, biak, aietxek alkar maite....

Eta oraiñ aienatu egin bear bata bestegandik... betiko.

Bazkal ondoan joan zan Jesus lantegira berriz.

Azkeneko arratsaldea lantegian! Bukatu zitun artuta zeuzkan lanak.

Bera joan ote zan egindako lanak bizkarrean artuta, etxetara eramatera? Baliteke.

Eguzkia sartu zan.

Illunabarra etorri zan.

Lantegiko txoko guztietara begiratu, eta txoko bakoitzak, zenbat gauza ekarri zizkion burura? - Or egoten nitzan, aurra nintzanean, eta Amak ekartzen, nituenean lantegira, San Jose'ri lagun egitera... Ortxe egon oi nitzan jostatzen... Or lan egiten zun nere aitak... Beste exerleku ortan aritzen zan Ama iruten, edo soñeko zarrai arabakiak jartzen.

Ortxe... Txoko maitea Jesus'entzat, 30 urtean egon eta lan egin zuan lantegia.

Erten zan eta itxi zuen atea.

Orduarteko arotza, aitu zan.

Andik aurrera Maixua izango zan.

Joan zan etxera.

Ama zai zeukan orduako.

Asko itz egiñ ote zuten gau artako afaritan?.